Imanol Urbieta udal musika eskolako ikasleek emanaldi berezia eskaini dute gaur goizean. 11:30ean hasita, ordu eta erdiko kontzertuaz gozatu ahal izan dute bertaratu direnek, eta orotara 28 abesti interpretatu dituzte. Horien artean Chopin, Beethoven eta Bach musikagileen piezak jo dituzte.
Jende ugari bertaratu da ikasleak oholtza gainean ikustera, eta familia giroak kutsu berezia eman dio ekitaldiari. Herritarren artean pieza klasikoak eta egungo abestiak pianoarekin entzuteko aukera eskaini dute ikasle gazteek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!