Zarautzen kokatuta dagoen Merkataritzako Bulego Teknikoak jakinarazi duenez, herriko saltokiek aukera izango dute 2025ean Saltokitik Enpresara programan parte hartzeko. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak sustatu eta Euskalitek zuzentzen du, eta helburutzat du saltokiei modu "errealean" laguntzea.
Bertan, saltokiek tutore baten laguntza izango dute, euren negozietako kudeaketan hobetu ahal izateko, eta helburu horrekin, hainbat tresna, negozio jardunbide egoki eta eredu berritzaile azalduko zaizkie. Horren bidez, asmoa da negozio lehiakorrak eta eraginkorrak lortzea. Antolatzaileek azaldu dute bertan izena eman nahi duten saltokiek gatc@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dutela martxoaren 21a baino lehen.