XXXIV. Zarauztarra Saria jokatuko da bihar goizean

Aritz Mutiozabal 2025eko martxoaren 14a

Zarauztarra Sariaren aurreko edizioetako bat. (Guka)

Trafiko mozketak egingo dituzte beharraren arabera Nafarroa kalean eta Meagako errepidean, txirrindulari probagatik.

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, XXXIV. Zarauztarra Saria jokatuko da bihar goizean herrian. Gipuzkoa mailako kadete kategoriako lasterketa izango da, eta hainbat txirrindulari gaztek hartuko dute bertan parte.

Probari 09:30an emango diote hasiera, eta txirrindulariek Zumaiara abiatuko dira kostako errepidetik; ondoren, Oikiatik Meagara igoko dira, jarraian Zarautzera jaisteko. Zirkuituari beste itzuli bat eman eta gero, Nafarroa kaleko helmugan amaituko da lasterketa, 10:37 aldera.

Gaztetxoen txirrindulari lasterketa dela eta, beharren arabera, goizean zehar trafiko mozketa puntualak izango direla jakinarazi du Zarauzko Udalak. Mozketa horiek, batez ere, Nafarroa kalean (N-634) eta Meagako errepidean eragingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide