Zarauzko Udalak jakitera eman du iganderako aurreikusita zegoen Ibaien Aldeko Ekintzen Nazioarteko Eguneko ekimena bertan behera geratu dela. Eraztun Berde Urdinak antolatuta, taldean elkartu eta beste urte batez Igerain errekan pilatutako zaborra jasotzea, Crocosmia x crocosmiiflora bezalako landare exotiko inbaditzaileak kentzea eta hainbat zuhaitz landatzea zen asmoa.
Udalak zehaztu du aurrerago egingo dutela ingurumena zaintzeko aipatu egitasmoa, eta jakinaraziko dutela data berria ezartzen dutenean.