Urteko batzar orokorra egingo du Udaberrik bihar

Julene Sorarrain 2025ko mar. 16a, 11:00

Udaberri elkartearen iazko urteko batzar orokorra.

Elkarteko tabernan jarri dute hitzordua, 11.00etan, eta besteak beste, iazko urtean egindako jarduerei "errepasoa" emango die.

Udaberri jubilatuen elkarteak ohiko urteko batzar orokorra egingo du bihar, elkarteko tabernan. 11:00etan hasiko da, eta bertan "errepasoa" emango die iazko urtean egindako jarduerei.

Horren gain,  elkarteak informazio orokorra emango du, baita batzarreko kontuak azaldu eta urte berriari begira, plangintza berria prestatzen hasi ere. Hori horrela, batzarreko kideek asanbladan parte hartzera gonbidatu ditu herriko jubilatuak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide