60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko musika eszena eraginkorrean girotua, A Complete Unknown filmak Bob Dylan gazte hasiberriaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du, kontzertu aretoetara eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. James Mangold zinemagileak ondu du pelikula eta Timothee Chalamet aktoreak gorpuzten du folk abeslari mitikoa.
Bestalde, familia osoarentzako eskaintzaren barruan, Warner Bros etxearen Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna animaziozko filma emango dute larunbatean eta igandean, euskaraz. Porkyk eta Lucasek mundua salbatu beharko dute beren buruak kontrolatzeko plan estralurtar sekretu bat aurkitzen dutenean.
Martxoak 14, ostirala
20:00. A Complete Unknown
Martxoak 15, larunbata
16:45. Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna
19:15. A Complete Unknown
22:15. A Complete Unknown
Martxoak 16, igandea
16:45. Looney Tunes: Lurrak eztanda egin zuen eguna
19:15. A Complete Unknown
Martxoak 17, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. A Complete Unknown
19:30. A Complete Unknown
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!