Urrezko Harrijasotze Txapelketako garaipena Zarauztik gertu

Aritz Mutiozabal 2025eko martxoaren 15a

Urrezko Aizkora txapelketaren finala aurkeztu zuten Azpeitiko udaletxean. (Maddi Txintxurreta)

Harri Txikietan lehiatuko diren hiru harrijasotzaileak Zarauzkoak dira, eta emakumeetan, berriz, hirutik bi. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko da, bihar eguerdian.

Azpeitiko Izarraitz frontoia herri kirolak maite dituztenen etxea izango da bihar, beste urte batez. XXV. Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa jokatuko dute, 11:45ean hasita, hainbat kategoriatan, eta horrekin batera, Urrezko Harrijasotze Txapelketak ere; harri handitan, harri txikitan eta emakumeetan.

Harrijasotzeko lehietan, Zarauzko hainbat ordezkariko da jo eta ke txapelaren bila borrokan. Gizonetan, harri txikietan, herrikoak izango dira: Zarauzko bizilagun Paulo Azpiazu osintxuarra, Iraitz Arruti Burni Txiki eta Mikel Lopetegi Urra. Lau harrirekin egin beharko dituzte lanak: minutu bateko txandak 125 kiloko laukizuzenarekin, 125 kiloko koparekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.

Maddi Gesalaga eta Ainitze Zumeta zarauztarrak eta Estefi Etxebeste iturendarra ariko dira nor baino nor, berriz, emakumeen txapelaren bila. Hauek hiru harri menderatu beharko dituzte, bakoitza minutu bateko epean, ahalik eta altxaldi gehien eginez: 63 kiloko zilindroa, 63 kiloko kubikoa eta 50 kiloko bola.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide