Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, Elia Kazan zinemagileaz solastuko dute gaur Photomuseum argazki eta zinema museoan. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.
Kazan zinema zuzendari, antzerkigile eta idazle amerikarra zinemagintzan egindako lanagatik egin zen ezaguna. Bere ibilbide oparoan, zuzendari onenaren Oscar saria eta Urrezko Hartza sariak irabazi zituen. Film asko zuzendu ditu, eta zerrenda horretan daude A Streetcar named desire, ¡Viva Zapata!, Splendor in the grass, America eta On the waterfront filmak. Azken film hori hamabi Oscar sarietarako izendatu zuten, eta horietatik zortzi irabazi zituen.