'Kutxartean' antzezlanerako sarrerak geratzen dira oraindik

Intza Trula 2025ko mar. 13a, 11:30

Teatro Paraiso konpainiaren 'Kutxartean' antzezlana. (utzitakoa)

Igandean, 16:45ean, Modelo aretoan izango da saioa. Sarrerak Kutxabank atari digitalean erosi daitezke, eta emanaldia hasi aurretik leihatilan ere salduko dituzte.

Zarauzko Udaleko Kultura sailak antolatutako Antzerkia Familian programaren barruan, Teatro Paraiso konpainiak Kutxartean antzezlana taularatuko du igande honetan. 16:45ean hasiko da emanaldia, Modelo aretoan, eta sarrerak eskuragarri daude oraindik, Kutxabank atari digitalean. Gainera, igandean bertan Modelo aretoko leihatilan salduko dituzte, saioa hasi aurretik.

Kutxartean ikuskizunak "mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat" dela iradokitzen du. Antzezlanak jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen ditu ikusleak. Umorez beteriko istorio honetan, kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietara bidaiak imajinatzen dituzte. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean gertatzen da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide