Kattalin Miner 'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburuaz mintzatuko da bihar

Intza Trula 2025ko mar. 13a, 10:15

Kattalin Miner 'Moio. Gordetzea ezinezkoa zen' liburua eskuetan duela. (Utzitakoa)

Lerroarte literatura txokoaren barruan eskainiko du solasaldia. Arranoko bunkerrean izango da, 18:30ean.

Lerroarte literatura txokoak tertulia saioa antolatu du biharko: hain zuzen ere, Kattalin Miner idazleak Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar) liburuaz hitz egingo du bertan, eta bertaratzen direnekin solastuko du. 18:30ean jarri dute hitzordua, Arranoko bunkerrean.

Aimar Elosegi Ansa Moio gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa bat da liburua. Tene Mujika bekari esker argitaratu zuen, 2019an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide