ZAEko promesak eta infantil mutilak txapeldun, Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldian

Intza Trula 2025ko mar. 10a, 16:00

Oria ibaian lehiatu ziren ZAEko arraunlariak larunbatean, erlojuaren aurka.

Zarautz Arraun Elkarteko batelek Gipuzkoako batel ligako zazpigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Oria ibaian. Erlojuaren aurkako estropadak jokatu zituzten, 10:30etik aurrera.

Hala, emaitzarik onenak ZAEko infantil mutilek eta promesen ontzi mistoak eskuratu zituzten; izan ere, lehen postua eskuratu zuten biek. Infantil mutiletako beste batelak bigarren egin zuen, baita neskenak ere. Azkenik, jubenil neskek zortzigarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

(Argazkiak: Iker Larrañaga)

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide