2025/03/27 18:30

"Ezer ez eta festa" podcastaren zuzenekoa

"Ezer ez eta festa" podcastaren zuzenekoa
Modelo aretoa, Zarautz

Podcastak online esperientzia huts izatetik fenomeno sozial izatera igaro dira aspaldian. Ikusi besterik ez dago zenbait podcasten jendaurreko emanaldiek duten arrakasta. Euskarazkoekin beste horrenbeste egitea interesgarria iruditu zaigu eta ondo pasatzeko modua ere bai.

Galdu ezineko zita bat duzu martxoaren 27an Modelon, Irene, Maialen, Zirika eta podcastekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide