Itxasmendi tenis txapelketarako izen ematea zabalik dago

Intza Trula 2025ko mar. 10a, 12:00

Itxasmendi auzoko tenis kantxan jokoan. (Aritz Mutiozabal)

16 urtetik gorakoei zuzendutako txapelketa da, eta apiriletik ekainera bitartean jokatuko dituzte partidak. Izena emateko azken eguna martxoaren 21a izango da.

Itxasmendi auzoan 16 urtetik gorakoen tenis txapelketa antolatu du beste urte batez Itxasmendi auzo elkarteak, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko aukera. Neurketak apiriletik ekainera jokatuko dituzte, eta parte hartu nahi dutenek martxoaren 21era arte izango dute izena emateko aukera.

Hori hala, parte hartzeko itxasmendi.tenis@gmail.com helbidera idatzi behar da, mezuan ondorengoa adieraziz: jokalariaren izen-abizenak, jaioteguna, telefonoa eta ordainketa agiria. 15 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzak, ondorengo kontu korrontean: ES25 20955101411061396932

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide