Narros jauregiaren eta moilaren arteko pasealekuan baranda berria jarri du Zarauzko Udalak. Orotara, 500 metro baranda ordezkatu dituzte bi eremuen artean. Erakundeak azaldu duenez, kobre eta burdin gutxidun aluminioz egindako baranda da jarri dute, itsas bazterrean sortu ohi den herdoila saihesteko xedez.
Abenduan hasi zituzten baranda zaharra aldatzeko lanak, Borghetto inguruan, eta dagoeneko bukatu dituzte. Casting of Facilities, Utilities & Diversity enpresak egin ditu lanok, 517.275 euroko aurrekoarekin.