Urtero legez, Iñurritzako Jubilatuen Elkarteak aurten 90 urte betetzen dituzten bazkideei omenaldia egin die. Joan den asteartean egin zuten ospakizuna, bazkari eta guzti.
Hori hala, Victoria Acuña, Begoña Basterretxea, Juana Iriondo, Antonio Molina, Ascension Agüero, Arantxa Usabiaga eta Jose Antonio Usandizaga izan ziren aurtengo omenduak. Bonboi kaxa eta lore sorta jaso zituzten guztiek, eta bazkarira joan ezin izan zutenei etxera bidali zizkieten opariak.
Iñurritzako Jubilatuen Elkartean bertan elkartu ziren, eta protagonistez gain, bertan izan ziren Xabier Txurruka alkatea eta Jesus Arana Gizarte Politiketako zinegotzia ere.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!