Bi film eskainiko dituzte asteburuan Modelon: Aun estoy aqui eta Paddington: Aventura en la selva. Guztira, bihartik hasi eta astelehenera bitartean, zazpi saio emango dituzte, ohiko ordutegian. Aun estoy aqui filma Marcelo Rubens Paivaren memorietan oinarrituta dago, eta bertan, bere ama aktibismo politikora behartua izan zela kontatzen du protagonistak, bere senarrak, Rubens Paiva diputatu ezkertiarrak Brasilgo diktadura militarrean harrapatu zuenean, 1971. urtean zehazki. Walter Sallesek zuzendutako filmean, Fernanda Torres, Fernanda Montenegro eta Selton Mello izango dira protagonistak, besteak beste.
Paddington: Aventura en la selva haurrentzako filmean, aldiz, Paddingtonek bere izeba Lucy maitea Hartz Erretiratuen Etxetik desagertu dela jakiten duenean, bera eta Brown familia Peruko oihanetara joango dira bila, eta bere bizilekuaren aztarna bakarra mapa misteriotsu batean markatutako puntu bat dela ohartuko dira. Misterioa argitu nahian, Paddington Amazoniako oihan tropikaletan barrena bere izeba aurkitzeko bidaia zirraragarri batean murgilduko da... eta beharbada munduko altxorrik mitikoenetako bat ere aurkituko du.
Bihar, larunbata
- 16:45 Paddington: Aventura en la selva.
- 19:15. Aun estoy aqui.
- 22:15. Aun estoy aqui.
Etzi, igandea
- 16:45. Paddington: Aventura en la selva.
- 19:15. Aun estoy aqui.
Martxoak 10, astelehena (ikusleen eguna)
- 17:00 Aun estoy aqui.
- 19:30. Aun estoy aqui.