Zarautz Arraun Elkarteko batelek Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute bihar Orion. Erlojuaren aurkako estropadak jokatuko dituzte Oria ibaian, 10:30etik aurrera.
Hori horrela, denborarik hoberena egiten ahaleginduko dira ZAEko infantil, promesa, jubenil eta absolutu mailako kirolariak.