Zarauzko Udaleko Kirol sailak hainbat ikastaro antolatu ditu martxorako herritar guztientzat, eta aste honetan jakinarazi dute oraindik izena eman daitekeela horietako batzuetan. Besteak beste, spining, pilates eta yoga ikastaroak eskaintzen dituzte, goizez, arratsaldez edota gauez.
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, kiroldegira jo daiteke (Araba Kalea, 20) baita 943-00 51 23 zenbakira deitu ere.