Ana Goitia kazetari eta aurkezle lekeitiarrak Katana bakarrizketa taularatuko du martxoaren 29an Zarautzen. Modelo aretoan izango da, 19:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude oraindik.
"Normalean kontatzen ez diren kontuez" arituko da Goitia Katana izeneko bakarrizketan. Saioak egungo musika, marketina, sold out moda, gurasoak eta beren haurrak kontzertuetan egotea, matxismoa eta lodifobia bezalako gaiak jorratzen ditu, besteak beste.
Hori hala, interesa dutenek sarrerak Bidean Produkzioak atari digitalean eskura ditzakete.