'Kutxartean' antzezlana eskainiko dute martxoaren 16an Modelon

Julene Sorarrain 2025ko mar. 5a, 16:10

Teatro Paraiso konpainiaren 'Kutxartean' antzezlana. (utzitakoa)

16:45ean izango da saioa. Sarrerak Kutxabank atari digitalean erosi daitezke; gainera, saioa hasi aurretik, leihatilan ere salduko dituzte.

Zarauzko Udaleko Kultura sailak antolatutako Antzerkia Familian programaren barruan, Teatro Paraiso konpainiak Kutxartean antzezlana aurkeztuko du martxoaren 16an Modelo aretoan. 16:45ean hasiko da ikuskizuna, eta sarrerak dagoeneko erosi daitezke Kutxabank atari digitalean, edota egunean bertan Modelo aretoko leihatilan.

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela iradokitzen du. Antzezlanak jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein amets lor daitekeela irudikatzera gonbidatzen ditu ikusleak. Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku ameslarietarako bidaiak imajinatzen dituzte. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta adiskidetzeen artean pasatzen da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide