Bi zilarrezko domina eskuratu ditu ZKE Halterofiliak asteburuan

Intza Trula 2025ko mar. 5a, 13:00

Espainiako Halterofilia Txapelketa Unibertsitarioa eta Espainiako 15 eta 17 urtez azpiko Kopa jokatu zituzten, Cartagenan.

Espainiako Halterofilia Txapelketa Unibertsitarioan eta Espainiako 15 urtez azpiko Kopan lehiatu dira asteburuan ZKEko kirolariak. Cartagenan (Murtzia, Espainia) izan ziren bi sariketak, lehenengoa larunbatean eta bigarrena igandean. Podiumera igotzea lortu zuten ZKEko bi kirolarik, zilarrezko domina eskuratuta.

Alde batetik, Espainiako Halterofilia Txapelketa Unibertsitarioan Zarauzko taldeko Malen Monasteriok, Borja Bravok, Miren Galarragak eta Luken Aizpuruak jardun zuten lehian, Imanol Zulaikaren gidaritzapean. Bestetik, 15 urtez azpiko Kopa Mara Monasteriok eta Ainhoa Urquiolak jokatu zuten, Jaizki Mendizabal entrenatzaile zutela.

Ondorengoak dira ZKE Halterofilia taldeko kideen asteburuko emaitzak:

Espainiako Halterofilia Txapelketa Unibertsarioa:

  • Malen Monasterio: 2. postua 53kg azpiko kategorian, 159 kilorekin.
  • Borja Bravo: 7. postua 98 kg azpiko kategorian, 211 kilorekin.
  • Miren Galarraga: 2. postua 77 kg azpiko kategorian, 169 kilorekin.
  • Luken Aizpurua: 11. postua 88 kg azpiko kategorian, 210 kilorekin.

Espainiako 15 urtez azpiko Halterofiliako Kopa:

  • Mara Monasterio: 6. postua, 179,75 punturekin.
  • Ainhoa Urquiola: 7. postua, 174,14 punturekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide