Berdintasunari keinu koloretsua, Langako plazan

Intza Trula

Martxoaren 8aren harira, Langako plazako zuhaitz bat margotu zuten atzo hainbat lagunek. Goretti Aranburuk zuzendu zuen saioa, eta Gloria Vazquez Zarauzko Udaleko zinegotziak ere parte hartu zuen.

Zarauzko Udaleko Berdintasun departamentua hasi da jada Martxoaren 8ari lotutako ekintzekin. Esaterako, atzo arratsaldean, Langako plazan dagoen zuhaitz bat margotu zuten, Bagatoz.Bagaude.Bagara! kanpainaren barruan. Hamar lagun inguruk egin zuten bat deialdiarekin, eta kolore deigarriekin atondu zuten zuhaitza, berdintasunaren aldarria eginez.

Goretti Aranburu margolari zarauztarrak gidatu zuen saioa, eta Zarauzko Udaleko Berdintasun zinegotzi Gloria Vazquez ere bertan izan zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide