Arranopola egitasmoak hainbat kontzertu antolatu ditu datozen hilabeteetarako: zehazki, ekaina bitartean, hileko bigarren igandean izango dira emanaldiak. Lehenengoa igande honetan eskainiko du Aiert Alberdik, 12:30ean hasita, Arranon.
Hori horrela, oholtzara igotzen hurrengoak ondorengo artistak izango dira: Xabier Badiola apirilaren 13an, Esanezin maiatzaren 11n eta Saman Goien ekainaren 8an.