Otsailaren 15ean jokatutako Klimb Masters txapelketaren ostean, afizionatuei zuzendutako sariketa jokatuko dute larunbatean Klimb Zarautz rokodromoan: II. Klimb Open txapelketa, hain justu ere.
Klimb Masters txapelketako formatu bera izango du afizionatuenak, baina aldaketa batekin: hau da, eskalatzaileek 25 bloke izango dituzte egiteko, baina 12 blokek onenek puntuatu ordez, 18 bloke onenen emaitzak hartuko dituzte kontuan. 09:00etan hasiko dira lehen txandakoak, eta jarraian egingo dute gainerakoek.
Halaber, iazko arrakastaren ostean, II. Eskalatzaile Txikien Topaketa ere egingo dute igandean Klimb Zarautzen.