Jasone Irigoienen ikasleen pintura erakusketa zabalduko dute ostegunean

Intza Trula 2025ko mar. 3a, 14:00

Jasone Irigoienen ikasleen pintura erakusketa bateko irudia, Torre Luzean. (Onintza Lete Arrieta)

Torre Luzean egongo da ikusgai Non omnius morientur izeneko erakusketa, eta zabalik egongo da apirilaren 6ra bitartean.

Artezaleak elkarteak antolatuta, Jasone Irigoienen pintura ikasleek egindako margolanak jendaurrean jarriko dituzte ostegunean. Non omnius morientur izenburupean osatu dute bilduma, eta Torre Luzean egongo da ikusgai, martxoaren 6tik apirilaren 6ra arte.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, asteartetik igandera bisitatu ahal izango da erakusketa, 18:00etatik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide