Hiruputzuko kideak bertsio gau ibiltaria antolatzen dabiltza, Elektrotxandaka izenburupean. Bertan parte hartzeko izen ematea etzi amaituko da, eta egun berean egingo dute musika ekitaldiaren inguruko informazio bilera ere.
Gehienez, bederatzi taldek parte hartu ahal izango dute saioan, eta izena emateko bi aukera daude: Hiruputzu gaztetxean bertan egin daiteke, edota sare sozialen bidez. Informazio bilera 18:00etan egingo dute, asteazkenean, Hiruputzu gaztetxean.