Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia jokatu zuten larunbatean Donostian, Urumea ibaian. ZAEko ontziak lehiatu ziren bertan, eta askotariko emaitzak eskuratu zituzten.
Esaterako, ZAEko absolutu mutilek lehenengo postua eskuratu zuten, beraien estropadako azkarrenak izanik. ZAEko infantil mutilek lehenengo eta hirugarren postuak eskuratu zituzten; neskek, berriz, laugarren amaitu zuten. Promesen kategorian ontzi mistoek eta mutilek batera jokatu zuten estropada, eta ZAEko batel mistoek hirugarren eta hamargarren postuak eskuratu zituzten. Azkenik, jubenil neskek seigarren postua eskuratu zuten.