Kostan elkarteak "elkartasuna eta berotasuna" adierazi dio Felix Zubiari

Aritz Mutiozabal 2025ko mar. 1a, 16:10

Felix Zubia, erdian, ostegunean Getarian eginiko agerraldian. (Mireia Galarza Bastida)

Elkarteko zuzendaritza batzordeak azaldu du pertsona "garrantzitsua" izan dela beti haien bazkideentzat, eta "aberastasun ugari" ekarri duela Kostanera.

Felix Zubiak bost urteko kargugabetze zigorra jaso du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Gurutze Gorriaren Eskubide, Berme eta Betebeharren Batzordearen eskutik, eta horren aurrean, Zarauzko Kostan Elkarteko zuzendaritza batzordeak "elkartasuna eta berotasuna" adierazi dio.

Elkarteak nabarmendu du hainbat urtez irakasle izan dutela doktore zarauztarra: "Bere irakaskuntza eta prestutasuna oso garrantzitsua izan da beti gure bazkideentzat". Zuzendaritza bartzordearen esanetan, pertsona "dotorea bezain jatorra" da: "Aberastasun ugari ekarri digu elkartera. Beti aurrera Felix!".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide