Inauteriak 2025

Dantzaz beteriko euskal mitologia

Aritz Mutiozabal 2025ko mar. 1a, 11:15

Kasino kaletik abiatuta, herriko alde zaharrean egin zuen kalejira Jalgi Dantza Taldeak, eta hainbat tokitan geldialdia eginez. Bukaerako ekitaldia Lege Zaharren Enparantzan egin zuen. 

Inauteriei hasiera emateko, Galtxagorrien Jaitsiera ospatu zuten atzo arratsaldean bosgarren urtez. Euskal mitologia erdigunean ipini eta herria dantzan jartzeko helburuarekin antolatu du aurtengoan ere Jalgi Dantza Taldeak, eta herritarrek estimu handiz gozatu zuten ekitaldiarekin. Eta , nola ez, Mari jainkosa, lamiak, sorginak, jentilak, Akerbeltz eta galtxagorriekin... baita aurten estreinakoz gehitu den Gauargi pertsonaiarekin ere. 

Zarautz Trik taldeko trikitilariak, Goizeko Ihintza txistulari taldekoak eta Zarakatun batukada taldekoak lagun, Kasino kaletik barrena abiatu zuten kalejira,  ondoren Gipuzkoa kalea hartu eta alde zaharrera joateko.Bidean, hainbat geldialdi egin zituzten Jalgikoek, prestatu zituzten dantzak jenndaurrean erakusteko: Frontoi Txikin, Musika Plaza eta, azkenik, Lege Zaharren Enparantzan.

Azken geltokian, Akelarrea egin zuten, Mari jainkosa gidari zutela, Ondoren, fandangoa, arin-arina eta polka dantzatzeko aukera izan zuten,, baita kalejira egitekoa ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!