Murkilen San Valentin kanpainako saskiek badituzte irabazleak. Hain zuzen ere, hiru saski zozkatu dituzte, eta Idoia Epelde, Belen Zendoia eta Julen izan dira sarituak, hurrenez hurren, Otzarreta harategian, Marian Tabakoak estankoan eta Garmen moda dendan erosketak egin dituztelako.
Elkartearen hitzetan, saskiek 400 euro inguruko balioa dute, eta bertako produktu guztiak herriko dendetakoak dira.