Garaiko postreak prestatzen irakatsiko dute asteartean Udaberriko egoitzan

Mireia Galarza Bastida 2025ko mar. 2a, 14:00

Sukaldeko osagaiak. (Pexels)

Tailerra 17:30ean hasiko da, eta 19:30ean prestatutako postreak dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, "ardo gozoarekin lagunduta". 

Inauteriei amaiera emateko asmoarekin, hurrengo asteartean garaiko postreak prestatzen ikasteko tailerra antolatu du Udaberri jubilatuen elkarteak. Tailerra 17:30ean hasiko da, eta 19:30ean prestatutako postreak dastatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, "ardo gozoarekin lagunduta". 

Elkarteak azaldu duenez, hamar plaza egongo dira guztira, amaitu arte, baina norbaitek etxetik postreak eramateko aukera ere izango du, aurretik bulegotik behar dituen osagaiak jasota. Izena elkartearen bulegoan eman dezakete interesa dutenek. Gainera, antolatzaileek azaldu dute arratsalde horretan mozorro berezienarekin azaltzen denak saria eskuratuko duela. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide