Sendabelarrei buruzko hitzaldia eskainiko du Joseba Gaztañaresek

Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 28a, 15:00

Sendabelar batzuk. (Artxiboa)

Astelehenean izango da hitzaldia, Udaberriko tabernan, eta 10:30ean hasiko da. 

Datorren astelehenean, martxoak 3, Joseba Gaztañaresek sendabelarrei buruzko hitzaldia eskainiko du Udaberriko tabernan. Belarren erabilerei buruzko azalpenak emango ditu, eta horiekin egin daitezkeen saltsei buruz ere mintzatuko da. 

10:30ean hasiko da hitzaldia, eta Udaberriko kideek gaiarekin interesa duten herritarrak gonbidatu nahi dituzte hitzordura

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide