Martxoaren hasierarekin batera, hemen dira inauteriak ere. Asteburu honetan mozorroz eta kolorez beteko da herria, eta zarauztarrek askotariko ekintzak izango dituzte era batera edo bestera gozatzeko. Gaurtik hasita, igandera arte luzatuko dira horiek.
Galtxagorriek emango diote hasiera inauteriei, euren jaitsiera bereziarekin herriko kaleetan barrena. Beraiekin batera ibiliko dira Zarautz Trik taldea, Goizeko Ihintza txistulariak eta Zarakatun batukada. Egunik potoloena, ordea, biharkoa izango da, ohiko legez, eta ez dira bertan faltako txupinazoa, mozorro lehiaketa nahiz konpartsa. Igandean ere jarraituko du festak, indarrik geratzen zaionarentzat.
Egitaraua, osorik
Gaur, ostirala
- 18:45. Kalejira herrian barrena: Galtxagorriren jaitsiera, Jalgi dantza taldearen, Zarautz Trik taldearen, Goizeko Ihintza txistularien eta Zarakatun batukadaren eskutik.
Bihar, larunbata
- 12:00. Txupinazioa, Koxme balearen eskutik, Mauxitxa txarangak girotuta, Modelo aretoko balkoitik.
- 12:30. Mozorro lehiaketan parte hartzen duten taldeen kalejira, Mauxitxa txarangarekin, Musika Plazan.
- 13:00. Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Musika Plazan.
- Ondoren, Mauxitxa txarangak herriko kaleak alaituko ditu.
- 13:30. Hiruputzu gaztetxearen irekiera. Jarraian bazkaria egingo dute, eta ondoren, mozorro lehiaketaren sari banaketa. Poteo girotuarekin amaituko dute eguna.
- 17:00. Gazteen topaketa: askaria egingo dute, eta konpartsa ikustera joango dira ondoren, Zinema pilotalekuan.
- 17:30. Inauterietako VIII. Konpartsa: 80ko hamarkado rocka, Alde Zaharrean barrena. (Euria egingo balu, igandera, 13:00etara, aldatuko lukete).
- 19:30. Dantzaldia Fun&Go taldearekin, Musika Plazan.
- 21:00-00:00. Disko festa Bon DJarekin.
- 23:00. Fun&Go taldea.
Etzi, igandea
- 12:00. Kalejira herriko kaleetan barrena erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.
- 17:00. Kuku, Truko eta Bolenwaider pailazoen ikuskizuna, Musika Plazan. (Euria egingo balu, Zinema pilotalekuan egingo lukete).
- 18:00. Disko festa Dantzatzeko Prest taldearekin, Lege Zaharren Enparantzan.