'El Brutalista' filma emango dute asteburuan Modelon

Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 28a, 09:30

Brady Corbet zuzendariaren filmak martxoaren 2an banatuko diren Oscar sarietako izendapen asko jaso ditu, tartean Film Onenaren Sarirarena edota Zuzendari Onenaren Sariarena. Guztira lau saio eskainiko dituzte, horietako bat jatorrizko hizkuntzan. 

Inauteriak direla eta, ohi baino zinema saio gutxiago izango dira aste honetan Modelo aretoan. Dena dela, festa girotik ihes egin edo zinemazaleentzat El Brutalista filma eskainiko dute gaurtik hasi eta asteartera bitartean. Astearteko saioa, gainera, jatorrizko hizkuntzan izango da. 

Brady Corbet zuzendariaren filmak martxoaren 2an banatuko diren Oscar sarietako izendapen asko jaso ditu, tartean Film Onenaren Sarirarena edota Zuzendari Onenaren Sariarena. Gerraren osteko AEBetan kokatzen da filma, eta László Toth arkitekto europarraren istorioa kontatzen du. Bere bizitza berreraiki eta Erzsébet emaztearekin zuen ezkontza salbatu nahi du, gerra garaian banandu egin behar izan baitzuten, mugen eta erregimenen aldaketen ondorioz. Bakarrik eta berarentzat guztiz ezezaguna den herrialde berri batean, László Pennsylvanian finkatuko da, non Harrison Lee Van Buren enpresari industrial aberats eta ospetsuak arkitekturarako bere talentua aitortzen duen. "Baina boterea lotzeak eta ondare bat sortzeak badu bere prezioa...", dio sinopsiak. 

Gaur, ostirala

  • 18:30. El Brutalista.

Etzi, igandea

  • 19:15. El Brutalista.

Martxoak 3, astelehena (ikusleen eguna)

  • 17:00. El Brutalista.

Martxoak 4, asteartea

  • 18:30. El Brutalista. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide