'Un magma critico' liburuaren aurkezpena egingo dute bihar Photomuseumen

Julene Sorarrain 2025ko ots. 27a, 12:00

Fernando Golvano idazlea. (utzitakoa)

Argitalpenak estetikaren eta artearen teoriaren inguruko testu sorta bat jasotzen du. Saioa 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kultur hedapenerako programaren barruko saio berria izango da bihar argazki eta zinema museoan. Hain zuzen, Fernando Golvano idazleak Un magma critico. Escritos sobre arte, estetica y politica liburua aurkeztuko du.

Argitalpenak 1995etik 2022ra bitartean idatzitako testu sorta bat biltzen du, estetikaren eta artearen teoriaren esparruan, irakaskuntzan eta ikerkuntzan izandako esperientziarekin lotuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide