Inauteriak 2025

Dandak mozorro lehiaketa antolatu du inauteri egunerako

Julene Sorarrain

Duela bi urteko inauteriak Hiruputzun. (Danda Gazte Asanblada)

13:30ean hasi eta arratsaldera arte, bazkaria, mozorro lehiaketa eta poteo girotua antolatu dituzte asanbladako kideek. Bazkarian izena emateko azken eguna bihar izango da.

Martxoaren 1ean ospatuko dira inauteriak aurten, larunbatarekin, eta, egun osoko egitarau oparoa antolatu du Danda Gazte Asanbladak.

Ohi bezala, bazkaria egingo dute Hiruputzu gaztetxean, 14:00etan hasita. Menuak zazpi euro balio du eta bihar, ostirala, izango da azken eguna izena emateko. Bazkalostean mozorro lehiaketari emango die hasiera, arratsaldeko 16:00 aldera. Asanbladako kideek herritarrak animatu dituzte mozorro "originalenak" ekartzera. Ospakizunekin jarraituz, poteo girotua egingo dute arratsaldean zehar.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide