Asteburu zorrotza izan du Eulen Nuuk txirrindulari taldeak, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Larunbatean, Zumaiako lasterketa klasikoarekin eman zioten hasiera denboraldiari gizonezkoek, eta gutxigatik egin zien ihes garaipenak.
Esprintean bukatu ohi den proba da Zumaiakoa, eta gutxitan izaten da ezustekorik. Dena dela, Eulen Nuuk txirrindulari Charlie Meredith horretan saiatu zen: helmugaratzeko hiru kilometroren faltan, tropeletik ihes egin zuen. Tamalez, saiakera hutsean geratu zen, izan ere, kilometro baten faltan pelotoiak neutralizatu zuen.
Edonola ere, taldea gustura agertu da mutilek erakutsitako gogoarekin eta ilusioarekin, eta, nola ez, irabazteko aukerak dituztela erakusteagatik.
Emakumeek, berriz, igandean abiatu zuten denboraldia, Errenteriako lasterketan. Txirrindulari asko oraindik taldera egiten ari dira, eta helburua multzora egiten joatea izan zen. Ibilbidea oso egokia izan ez bazen ere, taldeak Aroa
Gorostiza, Olatz Marquet, Maite Urteaga eta Intza Navarroren lana nabarmendu du.