Alkizako Udalak, herriko hainbat eragilerekin eta Ur mara museoaren lagunekin batera, iaz zendu zen Koldobika Jauregi eskultorearen omenezko hainbat ekitaldi antolatu zituen urria. Horietako bat Bizitza Efimeroa izeneko arte erakusketa izan zen, orain Sanz Enea kultur etxean paratuko dutena.
Mostran Koldobikaren inguruko artisten obrak izango dira erakusgai. Batzuk aipatze aldera: Jose Ramon Anda, Eduardo Arreseygor, Xabier Artola, Isabel Azkarate, Elena Cajaraville, Juan Chillida Ameztoy, Iñaki Epelde, Keixeta, Barbara Stammel eta Jose luis Zumeta.
Bihar arratsaldean zabalduko ditu ateak eta datorren apirilaren 6ra arte izango da ikusgai; egunero, 18:00etatik 20:00etara.