Marian Aranburu gogoratzeko asmoz, erakusketa irekiko dute Ispilu Arte galerian

Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 26a, 09:00

Marian Aranburu zena (Artxiboa)

Ostiralean egingo dute inaugurazio ekitaldia, 19:30ean hasita, eta Aranbururen margolanez gain, bestelako artisten parte hartzea ere izango du.

Duela astebete inguru hil zen Marian Aranburu artista zarauztarra, eta bera gogoratzeko asmoz, erakusketa irekiko dute Ispilu Arte galerian ostiralean. Inaugurazio ekitaldia egingo dute 19:30ean hasita, eta Aranbururen margolanez gain, bestelako artisten parte hartzea ere izango du.

Hain zuzen ere, honako artisten lanak topatu ahal izango dira bertan: Viki Claramunt, Martxe Arana, Eva Azkue, Lola Sarratea, Marikrutz Etxeberria, Barbara Stammel, Jose Antonio Legorburu, Maite Unzurrunzaga, Iñigo Manterola, Antonio Peña, Ainize Txopitea, Iñaki Ruiz de Egino, Aitor Sarasketa, Chari Goienetxe, Itziar Frades eta Maria Jose Legorburu. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide