Urteko batzar orokorra egingo du Zarauzko Surf Elkarteak ostegunean

Mireia Galarza Bastida 2025eko otsailaren 25a

Surf tabla bat. (Pexels)

Antolatzaileek azaldu dutenez, bilkuran 2024ko balantzea eta balorazioa, 2025eko aurrekontuak eta ideiak, eta elkartearen urteko berriak izango dituzte mintzagai.

Bazkideei zuzenduta, urteko batzar orokorra egingo du Zarauzko Surf Elkarteak ostegun honetan, elkarteko egoitzan; lehenengo deialdia 18:30ean egingo dute, eta bestea, berriz, 19:00etan. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, bilkuran 2024ko balantzea eta balorazioa, 2025eko aurrekontuak eta ideiak, eta elkartearen urteko berriak izango dituzte mintzagai ostegunean. "Bazkideen parte hartzea eskertuko dugu, eta horregatik, etortzera gonbidatu nahi ditugu", azaldu du. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide