Raiser, Usura eta Venganza taldeen kontzertua, Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2025ko ots. 25a, 12:30

Raiser musika taldea. (Raiser)

Larunbatean izango dira hardcore-punk emanaldiak, 19:30ean hasita, Zarata Zarautzek antolatuta.

Zarata Zarautz kolektiboak kontzertu emanaldi berri bat antolatu du datorren larunbaterako, martxoaren 1erako, Hiruputzu gaztetxean. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta, guztira, hiru musika talde ariko dira zuzenean; Raiser, Usura eta Venganza. Kontzertuen ondoren, binilo ziztada izango da.

Logroñoko (Errioxa, Espainia) hardcore-punk talde mitikoa da Raiser, eta hainbat urtez agertokietatik kanpo egon ondoren, berriz itzuli dira zuzenekoetara. Mallorcako Usura taldeak, bere aldetik, DIY uztako zarata azkarra eskainiko du, eta Zaragozako Vengazak iazko irailean kaleratutako Damnatio Memoriae hardcore lan berria aurkeztuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide