Asteburu honetan amaitu dute xakeko ligako hasierako fasea Zarauzko jokalariek, eta jada erabakita dago nork jokatuko duen igoera fasea eta nork jaitsiera fasea.
Preferente mailakoek liderren aurka jokatu behar izan zuten Zumaian.
Mikel Vicente, Jon Lertxundi, Andoni Etxabe eta Daniela Veltek neurtu zituzten indarrak zumaiarren aurka. Azkenean, Lertxundik eta Veltek lortutako puntu erdiak nahikoa izan ziren ligan hirugarren postuan amaitzeko eta datorren urtean ere taldea preferente mailan egoteko.
Bigarren mailakoek, aldiz, 3-1eko emaitzarekin galdu zuten Andoainen. Iñaki Altzibar, Iñaki Buruntza, Jon Altzibar eta Aitor Altzibarrek jokatu zituzten partida horiek, eta azken horrek bakarrik eskuratu zuen garaipena. Talde horrek mailaz ez jaisteko borrokatu beharko du datozen lau jardunaldietan.