Zarautz Baleako igerilariek emaitza onak lortu dituzte Neguko Txapelketan

Aritz Mutiozabal 2025eko otsailaren 25a

Zarautz Balea Igeriketa Taldeko igerilariek Irunen, (Zarautz Balea)

Guztira, zortzi domina erdietsi zituzten asteburuan Irungo Azken Portu kiroldegian: urrezko bat, zilarrezko hiru eta brontzezko lau.

Infantil mailako Euskal Herriko Neguko Igeriketa Txapelketa jokatu zen asteburuan, Irungo Azken Portu kiroldegian, eta Zarautz Balea Igeriketa Taldeko igerilariek emaitza oso onak lortu zituzten.

Guztira, zortzi domina –urrezko bat, zilarrezko hiru eta brontzezko lau– erdietsi zituzten proba ezberdinetan. Maren Jonesek urrea lortu zuen, 200 metro estiloetan, eta brontzea, 200 metro estiloetan; Aaron Alberdik bi zilar, 1.500 metro eta 400 metro libreetan, eta brontzea, 4 800 metro librean; Xabi Perezek zilarra, 100 metro estiloetan, brontzea, 50 metro bularren; eta Lucia Fernandezek brontzea, 200 metro estiloetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide