Xabier Xixa Oterminek merezitako omenaldia jaso zuen larunbatean Real Unionen eskutik, Stadium Gal futbol zelaian. Real Union eta Real Sociedad B taldeen arteko partida hasi aurretik jaso zuen aitortza atezain ohiak; izan ere, klubaren historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da zarauztarra.
Zaleen txalo zaparradaz gain, Igor Emery Real Union Clubeko presidenteak Real Union Clubeko Urrezko Intsignia jarri zion eta ohorezko sakea egin zuen. Oterminek hainbat taldekide ohi izan zituen ondoan omenaldian: Ricardo Costa, Iñaki Berruet, Iñaki Goikoetxea, Oier Larrainzar, Joseba Agirre, Juan Dominguez, Diego Lucio eta Sergio Francisco.
Futbol zelaiko harmailetan ere pankartak ikusi izan ziren zarauztarraren alde, Ohorea merezi duenari lelopean.