ETB1eko Harri Herri harri-jasotze txapelketa bueltan da, eta asteburu honetan bi saio jokatuko dituzte herrian bertan. Larunbatean eta igandean izango dira probak, 19:00etan hasita, Aritzbatalde pilotalekuan. Astebete geroago, martxoaren 9an, final nagusia jokatuko dute toki berean, Julen Axpek girotuta. Txapelketetako sarrera librea da.
Larunbateko proban emakumezkoak ariko dira lehian, eta ondorengo jasotzaileek hartuko dute parte: Estefania Etxebeste, Patricia Martin, Maddi Gesalaga, Aroa Sanchez, Lucia Orbe, Olaia Esnaola, Goizeder Abendibar, Ainitze Zumeta, Sara Ansenjo, Lierni Osa, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi, Itxaso Treku, Udane Ostolaza, Zihara Zabala eta Leire Olea.
Igandean, berriz, gizonezkoen txanda izango da: Aimar Galarraga, Imanol Royo Lartain, Gorka Etxeberria, Jokin Eizmendi, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Julen Diaz, Xabier Aranburu Guzta, Gari Garmenia, Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi Urra, Beñat Telleria, Iraitz Arruti Burni Txiki, Iker Sojo, Jon Gisasola, Oskar Aguas eta Xabat Olaizola,