Urteko lehen lasterketa jokatu dute txirrindulari gaztetxoek

Julene Sorarrain 2025eko otsailaren 22a

Aritzbatalde inguruan aritu dira bueltaka infantil, alebin eta benjamin mailetako txirrindulariak. 

Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, hainbat txirrindulari gazte lehiatu dira gaur arratsaldean urteko lehen txapelketan. Infantil, alebin eta benjamin mailako gaztetxoek beren bizikletak atera dituzte kalera, eta proba hasi baina lehen bueltaka aritu dira Aritzbatalde inguruan, motorrak berotzen hasteko.

16:30 aldera, infantil mailako gaztetxoak metaren atzean kokatu dira, eta seinalea entzun bezain laister, Zuberoa eta Herrikosoro kaleetan atondutako zirkuituan sartu dira. Hauek amaitu ostean, alebin mailako txirrindularien txanda iritsi da, eta azkenik, hauen atzetik benjamin mailakoak atera dira. Txapelketa amaitu ostean, sari banaketa egin dute Kikara alboan. 

Txirrindulari irabazleak sariak jasotzen. (utzitakoa)

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide