Saharautz Elkartasun Taldeak amaitu du 2025eko Elkartasun Karabanarako bilketa. Eskoletan eta saltokietan aritu dira aurten ere, eta guztira 5.500 kilo bildu dituzte.
Taldeko kideek eskerrak eman nahi dizkie ikastetxeetako eta saltokietako arduradunei, eman dizkien erraztasun guztiengatik: "Eta bereziki eskertu nahi ditugu eskoletara jana eraman duten guraso eta ikasleak baita saltokietan lagundu diguten herritarrak ere".