Klima aldaketari eta kostaldearen bilakaerari buruzko mahai-ingurua antolatu du Arkamurkak

Julene Sorarrain 2025ko ots. 23a, 14:00

Marea biziak Zarauzko hondartzan.

Otsailaren 27an eskainiko dute solasaldia, 19:00etan hasita, Modelo aretoan. Bertan izango dira Fermin Alvarez Agoues eta Imanol Pildain klima-aldaketaz eta Zarauzko kostaldeak etorkizunean izango duen bilakaeraz hitz egiten. 

Arkamurka Natur Taldeak antolatuta, klima aldaketaren inguruko mahai-ingurua egingo dute otsailaren 27an, ostegunarekin, Modelo aretoan. Bertan izango dira Fermin Alvarez Agoues eta Imanol Pildain klima-aldaketaz eta Zarauzko kostaldeak etorkizunean izango duen bilakaeraz hitz egiten. 

Urbanklima proiektuaren ikus-entzunezkoarekin emango die hasiera mahai-inguruari, eta ondoren bi hizlariek hartuko dute hitza.

Fermin Alvarez Agoues itsas-geologian eta itsas mailaren igoeran espezializatutako doktorea da. Zehazki aztertu du aldaketa klimatikoak Atlantikoko kostaldeko itsas mailaren aldaketetan izan duen eragina. Gainera, ikerlari bezala aritu da Dublingo unibertsitatean azken hilabeteetan, eta orain ingurumen eta klima teknikari moduan ari da lanean Eibarko Teknimap enpresan.

Imanol Pildain, aldiz, Gipuzkoako ingeniaritza eskolako irakaslea da. Bestalde "uhinak", klima aldaketa eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren batzorde teknikoko partaidea izan zen 2016 eta 2018 urteetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide