Gaztetxeko bertsio gauari buelta bat eman diote Hiruputzuko kideek, eta kaleko bertsioa antolatu dute Elektrotxandaka izenburupean. Martxoaren 5era arte eman ahal izango da izena, eta egun horretan egingo dute informazio bilera, 18:00etan.
Antolatzaileek azaldu dutenez, bertsio gau ibiltaria izango da, eta parte hartzen duten taldeek banan-banan eskainiko dute kontzertua, Zarauzko kaleetan barrena.
Gehienez, bederatzi taldek parte hartu ahal izango dute saioan, eta izena emateko bi aukera daude: Hiruputzu gaztetxean bertan egin daiteke, edota sare sozialen bidez.