Herritar ugari gerturatu da Fernando Valladaresen hitzaldira

Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 21a, 13:30

Valladares, atzoko hitzaldian. (ZarautzOn)

Antolatzaileek "positiboki" baloratu dute hitzordua, eta azaldu dutenez, ikusleek "adi" jarraitu zituzten Valladaresek gai horri buruz 90 minutu inguruan emandako azalpenak.

Demokrazien krisien eta giza eskubideen inguruko hitzaldia eskaini zuen Fernando Valladaresek atzo Modelo aretoan. Antolatzaileek "positiboki" baloratu dute hitzordua, eta azaldu dutenez, ikusleek "adi" jarraitu zieten Valladaresek gai horri buruz 90 minutu inguruan emandako azalpenei. 

Biologian doktorea eta ekologo espezialista da Valladares, baita CSICeko ikertzailea Espainiako Natur Zientzien Museoan. Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatean irakaslea ere bada, eta ikerketa ugari egin ditu biodibertsitateak eta klima aldaketak nahiz giza jarduerak ekosisteman duten eraginari buruz. Azaldu duenez, laister argitaratuko du La Recivilización liburua. 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide